Te Dealers

Te Dealers https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
albiste-laburra
Te Dealers
talde gasteiztarrak Serendipic Breakfast izeneko estreinako diskoa kaleratu du. 2006an sortu zuten taldea Oscar bateria-jotzaileak, Koldo baxu-jotzaileak, Al Sampredro harmonika eta perkusio arduradunak, eta Mikel gitarra-jotzaile eta abeslariak. Ordutik maketa eta zazpi hatzbeteko pare bat disko kaleratu dituzte eta orain lan luzearekin datoz. Sixties musika estiloan errotutako uzta utzi dute estreinakoan, hori dela eta, euren musika The Beatles edota The Kinks bezalako taldeekin alderatu dute. Sagasound estudioetan grabatu dute diskoa eta Gijonen nahastu du Jorge Explosionek Circo Perrotti estudioetan.