TB aurikularrak

TB aurikularrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tb-aurikularrak/@@download/image/2009943788TB_aurikularrak.jpg
2012/12/13
berria
TB aurikularrak
Telebista altuegi dagoela eta amonak ezin duela lo hartu, zure taldearen gola bolumen betean ospatu nahi duzula eta ezin… Alemaniako Sennheiser enpresak aurkeztu berri du hainbeste buruhausteren konponbidea: 830-TV aurikularrak. Partekatzea ona baita, baina ez nahitaezkoa. Seinale hartzaile eta igorle bana ditu gailuak, eta, izpi infragorri bidezko hari gabeko teknologiari esker, 12 metrora iristen da audioa. Oso ongi entzuten da eta, gainera, norberaren lehentasun edo entzumen ezaugarrietara moldagarria da. Orain posible da telebista entzutea besteei eragozpenik sortu gabe, intimitatean eta nonahi. 230 euro balio ditu apetak.