“TAUPADEN BIDETIK”

“TAUPADEN BIDETIK” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/taupaden-bidetik/@@download/image/86p72Khous.jpg
2008/06/04
kritika
Testua: B. Malone
KHOUS
86.zenbakia
Jende askorentzat talde ezezagun samarra izan arren, zazpi urte baino gehiago daramatza errepidean. Taupaden bidetik honek metal soinu lodia du, sendoa, betea, eta hori ez dago lortzerik eskarmenturik eta ekoizle on bat (Iñaki Llanera) izan gabe. Bestalde, Khous-ekoei esperientzia nabari zaie konposatzerakoan, eta elementuak nabarmentzeko orduan (adibidez, politak dira dj-ak marraztutako melodiak Nora-bide eta Oharra kantetan). Gitarrak eta oinarri erritmikoak osatutako pareta gogorraren gainean, presentzia indartsua du Iñakiren ahotsak. Euskal metala osasuntsu dago; Khous, horren seinale.