Tatuatzaileak Bombayn

Bombayko kaleetan ia ezinezkoa zen orain hamar urte inguru tatuaje estudio bat aurkitzea. Egun, aldiz, Indiako hiri nagusietan lan egiten duten tatuatzaileen kopurua hirukoiztu egin da, eta asko dira beren azalean bizitza guztirako irudi erlijioso nahiz artistikoak egitera hurbiltzen direnak. Kalean erakusten dituzte, harro, eta ahoz aho estudio entzutetsuenen izenak zabaltzen joan dira. Tatuatzaileek, aldiz, erregulazio falta salatu dute, beste edozein negoziok bezalaxe, estudioek ere hainbat baldintza betetzea ezinbesteko dutela argudiatuta, gutxienez, higiene eta segurtasun neurriak bete ditzaten.