Taste Atlas; zer jaten dute munduan?

Taste Atlas; zer jaten dute munduan? Munduko zaporeak dastatzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/taste-atlas-zer-jaten-dute-munduan/@@download/image/food-world.jpg
2018/04/24
albiste-laburra
Munduko zaporeak dastatzeko prest?
Taste Atlas; zer jaten dute munduan?

Bidaiatzerakoan, batzuek monumentu eta museoak bisitatzen dituzte, beste batzuek dendak, ingurua, eraikinak... eta badira itzuli gastronomikoa egiten dutenak. Azken horietakoa bazara, maletak egin aurretik eman begiratu bat Taste Atlas mapa interaktiboari! Bertan, herrialde bakoitzean, eta bertako eremu ezberdinetan ohikoena edo ezagunena den jakia aurkituko duzue; zeren zain zaudete zuen urdailak zoriontsu egiteko? Egin klik irudian eta deskubritu plater berriak!