Tartean Teatroaren antzezlanak sarean ikusgai

Uztailaren 8tik aurrera Tartean Teatroaren bideo historikoak sareratu eta modu irekian ikusgai egongo dira euren webgunean, doan. Tarteanen antzezlanak zein Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatzen duten Ez Dok Hiru bikote artistikoaren sagakoak zintzilikatuko dituzte. Tartean Teatroko kideek adierazi dutenez, "etxean zein lagunartean ikus ditzakezu, euskaltegian zein kalean. Dibertitu!".
Uztailaren 8an Ghero:Azken Euskalduna sareratuko dute, 19an Pankreas, eta 27an Zergatik Jamil?. Irailean kaleratuko dituzte gainerakoak: 3an Lingua Nabajorum, 10ean Euskarazetamol, 17an Larru Haizetara, eta 24an ED3 Euskal Musikaren benetako istorioa.
Antzezlan hauetako testuak Patxo Telleriak berak idatzi ditu, eta haietako batzuk paperean zein digitalean ere irakur daitezke.