TANTAKA webseriearen 2. denboraldia ekainak 9tik aurrera

TANTAKA webseriearen 2. denboraldia ekainak 9tik aurrera TANTAKA telesailaren 2. denboraldia ekainak 9an hasiko da, gauero 21:00etatik aurrera Kanalduden. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tantaka-webseriearen-2-denboraldia-ekainak-9tik-aurrera-1/@@download/image/bisaiaktantaka-min.jpg
2020/06/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

TANTAKA telesailaren 2. denboraldia ekainak 9an hasiko da, gauero 21:00etatik aurrera Kanalduden.
TANTAKA webseriearen 2. denboraldia ekainak 9tik aurrera

TANTAKA web serieko atalak 10 minutukoak dira eta 2. denboraldi honek ume gazi-gozoko 8 atal izango ditu. Bertan gaztarako nortasuna elikatu duten baloreak traizionatzera nola hel gaitezkeen hausnartzen du modu satirikoan. Seriaren azken lau atalak ekainaren 9tik aurrera ikusi ahal izango dira 21:00etan Kanalduden.

Saltoa 1999tik 2019ra
1999ko udazkena. Jenofa, Andoni eta Arantxa, 15 urteko hiru lagun gazte Anestesiaren kontzertura joateko irrikitan dira. Bidean direla, Jenofak istripu bat badu eta koman sartzen da. 2019 urtean, bere ospitaleko ohean berriz irazartzen da.

Lehen lau ataletan Jenofak ulertu ondotik ez dela gehiago 1999an bizi, baina bai 2019an, 2. denboraldian, duela 20 urte ukan duen istripuaren nondik norakoak ulertzen saiatuko da. Bere lagunak dirudi duten bezain zintzoak ote dira? Anestesiako kideen artean ote da erantzuna?

Hedapena
Webseriaren Kanalduderen hedagune guztietan eginen da:KBox, applia, webgunea, iparraldeko tabernak, facebook, instagram, twitter, youtube, Nahieran.

Ekainak 9, 21:00 - 5.atala
Ekainak 10 , 21:00 - 6.atala
Ekainak 11, 21:00 - 7. atala
Ekainak 12, 21:00 - 8. atala