Tania Llasera: Prentsa arrosari buruzko dokumentala egingo nuke gustura

Deustun jaioa, bere aurpegia ezagun egin da azkenaldian Espainiako telebistan. Dokumentalgintza ikasitakoa, musikari asko elkarrizketatu eta gero, reality batzuen osteko solasaldiak gidatu berri ditu. Athletic zalea Urzaiz oso gogoko zuen, duela hilabete pasatxo lagun baten ezkontzan Bilbon botatako
parranda "itzela" buruan du oraindik.
Testua: Raul Perez
Zuzenean ikusitako azken kontzertu gogoangarria?
Macah P. Hinson, Madrilen duela urte eta erdi; asko gustatzen zait musikari gisa eta gainera oso gertukoa da.
Bina abeslari jator eta zatar aipatzerik bai?
Carlos Baute edo James Morrison oso gertukoak dira. Wilkoko abeslariarekin, ordea, kontuz ibili behar da, eta The Cardiganesekoarekin dezepzioa hartu nuen.
Noiz zuzenduko duzu dokumentalen bat?
Gustatuko litzaidake! Beharbada telebista nirekin aspertzen denean.
Horren beldur al zara?
B plana eduki behar da! Telebistan egun batean goian zaude eta hurrengoan inor ez da zurekin gogoratzen.
Dokumentala, baina zeri buruzkoa?
Prentsa arrosari buruzkoa egingo nuke, adibidez, Belen Estebanen bizitzari buruzkoa!
Realityen garaian ba al dute dokumentalek etorkizunik?
Gero eta gehiago egiten ari dira. Dokumental klasikoak agian ez, baina hor daude kalean egindakoak edo bidaiariei buruzkoak; hau da, kutsu antropologikokoak.
Supervivientes programa osteko solasaldia ere gidatu duzu. Halako batean, lehiakide bezala, ikusten al duzu zure burua han?
Erretzeari utzi beharko nioke, baina jakinminagatik joango nintzateke.
Zer eramango zenuke Bilbotik Madrilera?
Itsasoa eta familia.
Dantza programa bati buruzko solasaldia aurkeztu berri duzu. Gerria astintzea gustatzen al zaizu?
Bai, asko, eta dantzatzen lotsa galdu nuen eguna ere gogoan dut.
Telebista aurrean zaude. Urrutiko aginteko zein botoi sakatzen duzu?
Bihotzeko programak ikusten ditut lanagatik, jakin behar dut nor den nor. Goenkale gustatzen zait euskara menperatzen ez dudan arren; horrenbeste urte irautea gero. Bestalde, gero eta gehiago ikusten dut telebista Internet bidez: youtube, BBC
Supervivientes osteko solasaldia ere gidatu duzu. Halako batean, lehiakide bezala, ikusten al duzu zure burua?
Lehenik, erretzeari utzi beharko nioke, baina jakinminagatik joango nintzateke.
Zer eramango zenuke irla bakarti batera?
Janaria eta labana.
Zenbat lagun dituzu Facebooken?
Ez dakit. Beharbada 1.000 baino gehiago, baina gutxi ezagutzen ditut.
Bilbora maiz etortzen al zara?
Aste Nagusian, urtero. Denboran atzera egitea bezalakoa da, 14 urte nitueneko sasoira.