Tania De Sousa: "Hotza ezinbestekoa da maindire azpian beroa sentitzeko"

Tania De Sousa: "Hotza ezinbestekoa da maindire azpian beroa sentitzeko" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tania-de-sousa-quothotza-ezinbestekoa-da-maindire-azpian-beroa-sentitzekoquot/@@download/image/tania_de_sousa_1382621756.jpg
2013/11/04
elkarrizketa
Argazkia: Dani G. Valero & Amaia Soto
Zuloak taldeko ‘frontwoman’ bezala egin da batez ere ezagun Tania De Sousa (Zestoa, 1987). Jendaurrean irekia den arren, intimitatean asko lotsatzen omen da. Zirritan aritzeko leku publikoak gustuko ditu ordea. 


Taula gainean gauzak argi dituen neska dirudizu. Sexuan ere bai?
Adinarekin konturatzen zara argi zeneukala uste zenuena guztiz aldatzen dela.
Nire burua harrituta ikusten dut askotan!

Nolakoa zara agertokitik kanpo?
Oso irekia jendearekin, baina intimitatean asko lotsatzen naiz.

Taldeko bigarren abeslaria izan zara. Ohean izango zinateke bigarren platera?
Bigarren platera izaten ikasi dut, gero ordea gurekin errepikatzen dute!

Sexuan ere, autodeterminazioaren alde?
Masturbazioa... autodeterminazioa da!

Zuloak taldeak ibilbide laburra izan du. Amodio kontuetan, epe laburrekoak ala luzekoak nahiago?
Luzekoak. Nahiz eta gero asko iraun ez, betirako izango dela pentsatzea gustatzen zait, harremanean sinesteko.

Zulorik gabe, sexua posible al da?
Sexuan aritzeko mila modu daude. Zerbait falta bazaigu, eutsi besteari!

Rock izar batekin kamerinoa konpartitzeko aukera duzu. Norekin?
Rock izarrek beti izaten dituzte beraien kamerinoak guretik oso urruti.

Inoiz izan al duzu gogoratzeko moduko esperientzia erotikorik jarraitzaile batekin?
Biran ez dut horren beharrik izan. Badut norbait nirekin esperientzia horiek bizi dituena, eta ez da egon lekurik jarraitzaileentzat, akabatuko lituzke bestela!

Zein da esan dizuten astakeriarik handiena?
Horrelakoak entzuten ditudanean hain geratzen zait mozolo aurpegia… jada ahaztuta ditudala.

Eta zein da txortan egiteko agertokirik onena?
Niretzat, ohea. Baina ohearekin aldizkatzeko, komun publikoren bat... non jendea dagoen.

Maindire azpian, zer nahiago duzu? Intentsitatea? Goxotasuna?
Biak nahastuta, bestela aspertu egiten naiz. Baina intentsitate puntu bat mantentzea beharrezkoa da, bestela, non dago pasioa?

Eta, neguko hotza edo udako beroa?

Negua. Hotza sentitzea ezinbestekoa da niretzat, manta edo maindire azpian norbaitekin beroa sentitzeko… Plazer hutsa da!

Gomendatzeko moduko zirritokirik?
Edozein garraio publiko.