Tania Calvo: “Jantzita dutxatzen naiz”

Tania Calvo: “Jantzita dutxatzen naiz” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tania-calvo-jantzita--dutxatzen-naiz/@@download/image/2010253041tania_calvo.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Raul Perez
17 urte. Gasteiztarra. Zortzi urterekin, etxe azpiko parkean ikusitako errepideko bizikletak liruratu zuen. Pistan, errepidean eta ziklokrosean aritzen da, eta Espainiako Ziklokros Txapelketa irabazi berri du junior mailan.

Zergatik ziklokrosa? Amezagara ziklokros proba batera joan nintzen ikusle modura, eta hura ikusi eta gero animatu nintzen.


Etxekoek sekulako lana izango dute zure arropa garbitzen... Tira, nikaletxoa jartzen dut; jantzita dutxatzen naiz, eta horrek gero lanaerrazten du.



Dutxa luzeak izango dira gero. Bai, aurrena arropa eta gero gorputzagarbitu behar izaten baitut. Etxekoek esaten didate zahartzen naizeneanaurpegia ezin hobeto izango dudala, lokatzari esker.


Eta bizikleta nork garbizten du? Neronek garbitzen dut eta aitakbatzuetan laguntzen dit. Bizikleta gainean aritzea dibertigarria da,baina lasterketa ostean mahuka eta xaboiarekin garbitzea ez horrenbeste.



Non entrenatzen zara? Astean behin Olaritzun edo Armentiako basoan aritzen naiz.


Kirol batzuk bertan behera gelditzen dira eguraldi txarra dela eta.Inbidia, ezta? Ez. Nik nahiago dut eguraldi txarra, zirkuitua lokaztutaegoteko. Horrek ematen dio bizitasuna lasterketari.



Ondoan duzun txirrindulariak matxura izan du. Poza ala tristura? Poza,hori abantaila delako niretzat. Beste egun batean niri gerta dakidake...


Pistan ere aritzen zara. Aukeran, belodromoaren epela, ala? Belodromoaez da ziklokrosa bezain atsegina, baina etorkizunera begira errazagoairuditzen zait bidea pistan egitea.