“Tan bajo” ****

“Tan bajo” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tan-bajo/@@download/image/Davila_666_Tan_bajo.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Davila 666
118.zenbakia
“Tan bajo” ****
Puerto Ricoko boskoteak In The Red zigilu estatubatuarrarekin plazaratzen ditu bere lanak. Laster makina bat hedabidetan agertuko den koadrila da Davila 666, Black Lipsekin gertatu bezala, hauek ere underground girotik sortu arren, publiko zabalera iristeko ahalmena dute eta. Kantuetan, Velvet Undergrounden eraginak Jesus and Mary Chain talde ingelesaren giroekin uztartzen dira. 60ko hamarkadan sustraituriko melodia itsaskorrak eta dantzagarriak entzun daitezke, eta hitzak lizunkeriaz josita daude. Soinua, telefonikoa dela esan omen dute.