Tamainak badu garrantzia

Erreportaje honetan, artxiboak konprimatzeko moduei buruz arituko gara. Fitxategi trinkoak sortzeko programak badira, eta haien bidez hainbat motatako fitxategiak sor ditzakegu. ZIP, RAR, ARJ, ACE eta TAR fitxategiak dira ezagunenak.
Artxiboak trinkotzeko programek dokumentuak argazkiak, testuak eta bestelakoak konprimatu egiten dituzte. Tamaina arazoak baditugu, oso erabilgarriak dira. Testu luze bat edo argazki handi bat posta elektronikoz bidali behar dugunean eta fitxategi arrunt batean bidali ezin dugunean, adibidez. Gure ordenagailuko disko gogorrean lekua aurreztu nahi badugu, orduan ere komeni da halako programak erabiltzea.
Dokumentuak konprimatzeko programa ugari dago. Windows sisteman ezagunenak Winzip (www.winzip.com) eta Winrar (www.rarlab.com) dira. Linux/UNIX sisteman, trinkotzailea sisteman bertan barneraturik izaten da. Sistema horretan TAR programa da ezagunena, eta GZ formatuan konprimatu eta deskonprimatzen du. Programak eta formatuak ezberdinak izan arren, programa gehienek formatu guztiak edo gehienak irekitzen dituzte.
Doako programak
Artxiboak trinkotzeko zenbait programa dohainik dira, baina erabilienak Winzip eta Winrar, kasu ordaindu egin behar dira. Dena dela, programa hauek ezagutarazteko doan eskaintzen dituzten bertsioak internetik jaitsi eta nahi beste erabil ditzakegu.
Erabat dohainik diren programak ere badira, eta kasu batzuetan, besteak baino hobeak dira. Hona hemen haietako bi.
UHARC izeneko programak ondo konprimatzen du, eta zenbaitetan emaitza harrigarriak ditu. Programa horren bidez, esaterako, 47 Mb-tako BMP motako argazki bat oso handia 0.97Mb-tara eraman daiteke diskete arrunt batean sartzeko modukoa. Hori bai, programa hau nahiko mantsoa da. Honako helbidean aurkituko duzu: www.softpedia.com/public/cat/2/2-41.shtml
7Zip programa ere antzekoa da (www.7-zip.org/). Asko konprimatzen du, mantsoa da, baina primerako aukera da. Adibidez, 71 Mbtako dokumentu bat 3,5 Mbtan utz dezake.
Programa magikorik ez
Gure ordenagailuan trinkotze programaren bat izatea ez dago sobera, internetetik jaisten diren gauza gehienak konprimaturik etortzen direlako.
Oso programa errazak dira. Hortaz, ez izan beldurrik, eta proba itzazu. Zure lagunek eskertu egingo dizute, orain arte bidali izan dizkiezun fitxategi erraldoiak askoz ere txikiagoak izango baitira aurrerantzean. Arazo bakarra dago: deskonprimatzen jakin behar da. Programek, hala ere, argibideak eman ohi dituzte.
Argi dago programa hauek oso baliagarriak direla. Dena den, ez dute oraindik "konprimatzaile magikoa" asmatu. Duela hilabete batzuk trinkotzaile berri batek zalaparta handia sortu zuen internauten artean; XWEBS enpresaren konprimatzaile berriak, alegia. Ziotenez, 100 Mb-tako dokumentua Mb bakar batean uzteko gai zen. Usteak erdi ustel, ordea. Izan ere, azkenean, horrelako enpresarik ez zegoen eta, noski ezta programa magikorik ere!
Gogoan izan, beraz, ez dela trinkotzaile magikorik. Hala ere, informatikan, tamainak badu garrantzia. Eta tamaina txikia hobesten da, jakina.
Gurekin harremanetan jartzeko:
juliuska@euskalerria.org

Marraztea gogoko baduzu eta ordenagailuz marraztu nahi baduzu, hona hemen proposamen biribila: Tux Paint. Programa hau erabiltzea erraza da, eta dohainik da. Nahi dituzun marrazkiak egin ahal izango dituzu. www.newbreedsoftware.com/tuxpaint/?lang=es

www.kamiyoplanet.com
Euskal Herriko parrandazaleen web gune ofiziala. Web gune honetan, mota guztietako gauzak daude, beti ere parrandaz-parranda ibili ohi den jendeak egindakoak: argazkiak, artikuluak, esaldiak, festa agenda Txat-a ere badute.
www.euskalherria.com
Web gune hau abuztuan martxan jarri zen. Gara eta Le Journal du Pays Basque egunkarien edizioak aurkituko dituzu bertan. Horrez gain, guneak eduki propioak ere sareratzen ditu. Testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez daude.

Treba zaitez

Ezinbestekoak