Talken kontarko argiontziak

Ingalaterrako Euro Projects enpresak farola edo argiontzi bereziak ekoitzi ditu. Argiontzi hauek plastiko bereziz eginak daude eta berotu ostean nahi adina aldiz molda daitezke. Material berezi honi esker, istripuaren ondorioak arindu egiten dira. Asmatzaileen ustez, horrelako argiontziak jarriz gero, urte batzuren buruan hildako gutxiago izango dira hirietako istripuetan.