Talibanen erregimenak 12 urtetik gorako nesken hezkuntza debekatu du Afganistanen
Talibanek bigarren hezkuntzako eskolak neskentzat ere irekiko zituztela esan bazuten ere, ez dute euren hitza bete.
Talibanen erregimena, beraz, adierazpen askatasuna mugatzen hasi da jada, berau errespetatuko zutenaren promesa egin bazuten ere. Ez dira emakumezko aktoreak agertzen diren pelikulak igortzen (telebista kateei “moralaren aurkako” pelikulak ez igortzeko exijitzen zaie, ezta “telenobelak” edo emakumeek parte hartzen duten telesail arrosak).
Talibanak herrialdearen jabe egin zirenetik ez dago emakume aurkezle bakar bat ere bere ilea erakusten duenik.
Zbihullah Muhahid-ek, talibanen bozeramaileak, bere lehen konferentzian ongi etorria eman zien atzerriko kazetariei eta ziurtatu zuen afganiarrek euren lana askatasunez egin ahalko zutela. Alabaina, egun batzuk geroago, errealitateak bere hitzak gezurtatu zituen. Izan ere, milizianoek emakumeen lehen manifestazioak desegin zituzten eta horien berri ematen ari ziren hainbat kazetari golpatu zituzten. Hainbat kazetarik, batez ere emakumezkoak, herrialdea utzi dute.
Human Righs Waths erakundeak salatu du talibanek giza eskubideen alde lanean dabiltzan langile askoren jarduerak blokeatu dituztela: “Iazko abuztuaren 15ean talibanek boterea eskuratu zutenetik emakume afganiarrek azken bi hamarkadetan eskuratutako eskubide gehienak galdu dituzte. Emakumezko epaileak, zuzendariak, irakasleak, militarrak, poliziak edo funtzionarioak lanik gabe geratu dira”.

