Talde klasikoen bertsioak, Durangaldeko banden eskutik

Bi urteko geraldiaren ostean, aurten hirugarrenez egingo dute Greatest Hits Gaua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. 100dik gora musikarik talde klasiko eta entzutetsuen bertsioak eskainiko dituzte maiatzaren 23an eta 30ean.
Soilik 3 euroren truke, Biffy Clyro, Kiss, Nirvana, The Cramberries, EH Sukarra, The Rollings Stones eta Weezer bezalako goi mailako taldeen kontzertuetara joateko aukera duzu. Nola? Bada Dugangaldeko Musikal Taldeen Elkartearen ekimenez egingo duten Greatest Hits Gauari esker. Izan ere, maiatzaren 23an eta 30ean, ostiralak biak, hamarna talde igoko dira Durangoko Plateruenara, haiek hautatutako nazioarteko banda ezagunen bertsioak eskaintzera.
Ekimenaren helburua genero musikal zahar eta berrian arteko harremana sendotu eta inguruko taldeen maila ezagutaraztea da. Horretarako, 20 taldetako kide diren 100dik gora musikari igoko dira taula gainera, tartean, 11 Ikusteko Jaio Gara, BEK, Blue Jets, Desper, Doktors Klub eta Ganberro Kuadrilla bandetako kideak.
Hala ba, iluntzeko 21:30etik aurrera, musika onaz eta giro ezin hobeaz gozatzeko aukera izango duzue datozen bi ostiraletan. Animatu!
Maiatzak 23, ostirala
Maiatzak 30, ostirala

Bertsioak
Maiatzak 23, ostirala
- Biffy Clyro
- Codigo Neurotico
- Eagles of the Death Metal
- Kiss
- La Polla Records
- Nirvana
- Parabellum
- Radio Bridman
- The Cramberries
- Vomito
Maiatzak 30, ostirala
- El Corazon del Sapo
- EH Sukarra
- Fu Manchu
- Kojon Prieto y los huajalotes
- Millencolin
- The Rolling Stones
- Skunk Anansie
- Social Distortion
- Stevie Ray Vaughan & Double Trouble
- Weezer