Talde handien babesean jotzeko aukera izango dute Donostiako sei taldek

Talde handien babesean jotzeko aukera izango dute Donostiako sei taldek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/talde-handien-babesean-jotzeko-aukera-izango-dute-donostiako-sei-taldek/@@download/image/20107141707mantisa.jpg
2012/12/13
berria
Mantisa, Krilin, 15 Grados, Edicion Limitada, Fairlight eta Iñigo Pro&Fran taldeak aukeratu dituzte Donostiako Tokiko Musika Erakustaldiaren epaimahaikideek.

2011ko ekaina baino lehen hiriko eszenatoki garrantzitsu batean ariko dira, talde handi baten babesean. Mantisa eta Krilin rock taldeak dira. 15 Gradosek eta Edicion Limitadak popa jorratzen dute eta Fair Light eta Iñigo Pro&Fran beste joeren atalean hautatu dituzte. Tokiko Musika Erakustaldiak aurreko urteetan egiten zen Pop Rock lehiaketari lekukoa hartu dio aurten.