Take Shelter

Curtis Ohioko herrixka batean bizi da emazte eta alabarekin. Egun batean, aluzinazio apokaliptikoak ikusten hasiko da eta, etorkizuna ikusteko gai dela sinetsita, badaezpada, etxearen atzealdean babesleku bat eraikitzea erabakiko du. Michael Shannonek duen talentu guztia erakusteko behar zuen paper protagonista eta Jessica Chastain etorkizuneko izarra dela baieztatzera datorren film independentea.