Take Me to the Sea

The Blood Brothers-ekin hamar urteko ibilbidean AEBetan zein mundu zabalean hainbat bira egin ostean, Johnny Whitney eta Cody Votolatok Jaguar Love hirukotea sortu zuten Jason Clarkekin batera 2008an. Single bat eta EP bat kaleratu ondoren, atsedenik hartu gabe, Take Me to the Sea lana argitaratu zuten, The Blood Brothersen gitarra zorrotz zein ahots paregabeak mantenduz. Haien hitzetan, Gang of Four, Jay-Z, New Order edota Weezer dituzte erreferente. Dance-punk edota new wave generoan sartu genitzake Oregonekoak.