Takao Kawaguchi dantzaria Bilboko Azkuna Zentroan

Sortzaile japoniarrak 'About Kazuo Ohno' aurkeztuko du maiatzaren 21ean. Butoh tekniken sortzaile eta guru izan zen haren –Kazuo Ohno– jatorrizko formak eta figurak ahalik eta berdinen proiektatzen saiatuko da.
Egungo artista japoniar errekonozituetako bat da Takao Kawachi. Baina ez da erronka erraza esku artean duena: Kazuo Ohno (1906 – 2010) dantzari handiaren mugimenduak bere horretan kopiatzen saiatzen da About Kazuo Ohno obran. Interpretazio oro alde batera utzita, jatorrizko bertsiora ahalik eta gehien hurbildu nahi du, bide batez, bi bertsioen arteko arrakala, txikia bezain saihestezina, agerian utziz.
Kopiatzea originala dela aldarrikatu nahi du Kawaguchik. Hala, ikuslea Ohnoz gogoratuko da Kawaguchiren gorputzaren bitartez. Duo bat da azken finean, Kazuoren irudipenezko irudiarekin dantzan ari baita Kawaguchi.
Emanaldia Azkuna Zentroan izango da, maiatzaren 21ean, 20:00etatik aurrera.
Fitxa teknikoa:
Sortzailea eta dantzaria: Takao Kawaguchi.
Koreografia: Kazuo Ohno eta Tatsumi Hijikata.
Dramaturgia/bideoa: Naoto Iina.
Jantziak: Noriko Kitamura.
Argiak: Nami Nakayama.
Soinu-teknikaria: Noriaki Coda.
Agerraldia bideoan: Yoshito Ohno.
Artxiboko materialmen iturria: Kazuo Ohno Dance Studio eta Canta Ltd.
Entseatzeko aretoa: Tokioko Zokei Unibertsitatea, CS-Lab.

Butoh dantza teknika japoniarrak sortu zituen Ohnok, Tatsumi Hijikatarekin batera, 1950eko hamarkadan. Hiroshima eta Nagasakiko sarraskien ondotik "gorputz berri bat" aurkitu nahian egindako bilaketatik sortu zuten Butoh-a, "iluntasuneranzko dantza".
Kazuo Ohno ildo edo estilo honen gurua eta baita gida espirituala ere izan zen urte luzez.

Kazuo Ohno (1906 – 2010)