Taiwango haurraren aita

Taiwango ikasle batek biologiako klasean jakin du bere aita ofiziala ez dela benetako aita biologikoa. Izan ere, ikasgelan odol taldeen inguruko azalpena eman zieten; gazteari zalantzak piztu zitzaizkion orduan, berak A motako odola zuelako, eta, aldiz, haren gurasoek B motakoa. Etxera itzulitakoan, duden berri eman zien gurasoei, eta aitak susmo txarra hartu zion egoerari. Horregatik, DNA proba egitea erabaki zuen. Emaitza: hain zuzen ere, mutikoak uste bezala, gizonezkoa ez da aita biologikoa, eta emazteak beste gizon batekin izan zuen semea. Orain banandu egin dira.