Tacheles, Berlingo kulturaren egoitza

Tacheles, Berlingo kulturaren egoitza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tacheles-berlingo-kulturaren-egoitza/@@download/image/3p33-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Goretti Prieto


Harresia suntsitu ostean, lehen urteetan Oranienburg kalea garai bateko Berlin ekialdeko bihotza zen oraindik, eta zenbait musikari eta artista abangoardistaren aterpe bihurtu zen.
Tacheles kultura eta arte modernoaren egoitza eta okupa mugimenduaren aldarrikapena izan da azken hamaika urteotan. Tachelesko bultzatzaileen ustez, Berlinen kudam estiloaz gain, badira bestelako alternatibak. Bertako museoan zaborra lehengai nagusia da eta era guztietako adierazpen artistikoak daude. Alboan "Zapata" taberna dago, tribu urbano guztien topagune.
Tamalez, Alemaniako hiriburua jasaten ari den mendebaldetze bortitza dela eta, ez dirudi harribitxi honek luze iraungo duenik. 1997. urtean Tachelesek arriskurik larrienari aurre egin behar izan zion, agintariek kaleratze agindua eman zuten eta. Harrez geroztik, ez da inoiz erabat berpiztu. Gaur egun ez da bertan okuparik bizi eta agintariek hiria berreraikitzeko duten irrika ikusita, eraikuntza zaharra luze gabe suntsituko dutela susmoa dago. Beraz, bi proposamen: hatzak gurutzatu eta benetako Berlin ezagutu nahi duzuenok, azkar ibili!