Tabula rasa, Willis Drummonden disko berria

Tabula rasa, Willis Drummonden disko berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabula-rasa-willis-drummonden-disko-berria/@@download/image/captura_de_pant_1476366912.png
2016/10/13
berria
Willis Drummond taldeak "Tabula Rasa" bere 5garren diska aurkeztu du; dagoeneko entzungai da 'Athabasca' abestia.

Diska Burke Reid-ek (The Drones, Courtney Barnett...) grabatu eta ekoiztu du Willis Drummondekin batera Iñigo Irazokiren Atala estudioan, Beran, irailan.
D
iskaren diseinua eta argazkiak Ramon M. Zabalegik egin ditu, eta promo argazkia Galder Izagirrek.

"Tabula Rasa" azaroaren 18an kalean izango da, eta Willis Drummondek sortu berri duen Tabula Rasa Records zigiluaren lehen erreferentzia da.

Lau urte iragan dira haien aurreko diskoa -A ala B (Bidehuts, 2012)- kaleratu zutenetik. 2014 urte bukaeran, taldeak eten mugagabea iragarri zuen hamar urteko ziklo bat amaituz.

Hala, "Tabula Rasa" berpizte baten ikurra da. Lan berri honetan, 90. hamarkadako eszena independente eta alternatiboak –Seattle, Washington, Boston, Irun–, 80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka sentituko dituzue. Hori dena asimilatzeko, The New Christs, Beasts of Bourbon edo The Drones bezalako taldeen produkzio australiarretara hurbildu da taldea.

Urte amaiera eta datorren urtea bitartean egingo dute disko berria aurkezteko kontzertu sorta.