Tabernetako kontzertu murrizketen aurka

Non hasi ziren jotzen The Beatles, Bob Dylan, Johnny Cahs eta beste milaka artista? Eszenatoki handiak zapaldu aurretik, denak pasa ziren tabernazulo eta lokal ilunetatik; hain zuzen, ehunka kultur proiektuen jaiotzaren lekuko izan dira halako espazio txikiak. Horregatik, #Ateakireki mugimenduak kontzentraziora deitu du ostegun honetan, hilak 14, Gasteizen; posible dutenei instrumentuekin hurbiltzeko eskatu dute, kulturaren aldeko aldarria ozen entzun dadin.
Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak taberna eta halako lokaletan jotzeko baldintzak murriztuko dituen dekretua kaleratuko du, eta mugimenduaren ustetan, herri kulturaren aurkako eraso gogorra da. Protestarekin batera, sinatzeko manifestua kaleratu dute: "Kultura-espazioak izeneko kategoria berria sortzearen alde gaude. Hau funtsezko urratsa dela uste dugu aipatutako aforu txikiko eta izaera erabat kulturaleko espazio hauek babesteko, beti ere auzotarrekin elkarbizitza bermatuz. Formatu txikiko musikaren eta zuzeneko arteen aldeko marko normatibo berria behar dugu".
-Manifestuarekin bat egiteko: #ArteakIreki