Tabakorik ez argien hirian

Tabakorik ez argien hirian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabakorik-ez-argien-hirian/@@download/image/mundua_new_york_1370509494.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
New Yorkeko Udalak 18 urtetik 21 urtera pasatu nahi du hirian tabakoa erosi ahal izateko gutxieneko adina. Uste dute, horrela, 18 eta 20 urte bitarteko erretzaile kopuruak %55 egingo duela behera. Michael Bloomberg alkateak tabakoaren aurkako gerra irekia abiatu zuen 2002 urtean, eta koktel eraginkorra izan da berea: bulego, jatetxe, taberna, plaza nahiz hondartzetan erretzeko debekua ez ezik, zergak igo ditu zigarro kaxen prezioak puzteko; jatorrizko balioari 5,85 dolarreko karga gehituta, hamabi dolarretan erosten dituzte kaxak hiritarrek, bederatzi euro inguru.