Tabakalerako artista egoiliarrek lantegiko ateak zabalduko dituzte

Tabakaleran lanean ari diren artisten proiektuak bertatik bertara ezagutzeko Artisteen Gunea irekiko dute gaur eta bihar. Horrela, publikoak aukera izango du Tabakalerako espazio horretan bizi diren artistekin elkarreragiteko eta sortzaileok, laguntzeko programen bidez, garatzen ari diren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, Telmo Trenor DJak girotuko ditu bi jardunaldiak.
Bederatzi artistak hartuko dute parte: Victor Ruiz Colomer (Bartzelona, 1993), Sara Ayesa (Donostia, 1997), Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994), Jose Iglesias Garcia-Arenal (Madril, 1991), Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, 1975), Sandra Garayoa (Donostia, 1993), Diego Florez Alvarez (Mieres, 1998), Irati Cano Alkain (Donostia, 1993), eta Anna de Guia Eriksson (Londres).
Estudio Irekietan parte hartzen duten artistak Artisten Gunean bizi dira joan den urtarriletik martxora. Bertan, eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuak lantzeko estudio bat eskaintzen zaie eta sortze prozesu osoan zehar laguntza ere jasotzen dute.
Gaur, hilak 11, 17:00-20:00etara irekiko dituzte ateak eta bihar, larunbata, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.