TABAKALERAK EGITARAU BEREZIA PRESTATU DU BERE 5. URTEURRENA OSPATZEKO

TABAKALERAK EGITARAU BEREZIA PRESTATU DU BERE 5. URTEURRENA OSPATZEKO Bihar, irailak 10, emango zaio hasiera egitarauari Julio Le Parc artistaren "Kuboa" eskulturaren aurkezpenarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabakalerak-egitarau-berezia-prestatu-du-bere-5-urteurrena-ospatzeko/@@download/image/pantalla-800x600_1.jpg
2020/09/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bihar, irailak 10, emango zaio hasiera egitarauari Julio Le Parc artistaren "Kuboa" eskulturaren aurkezpenarekin.
TABAKALERAK EGITARAU BEREZIA PRESTATU DU BERE 5. URTEURRENA OSPATZEKO

Irailak 11ean beteko ditu Donostiako Tabakalerak bost urte ateak zabaldu zituenetik. Ordutik nazioarteko kultur zentro gisa arituda eta urteurrena ospatzeko asmoz irailaren 10etik 12ra bitarte adin guztiei zuzendutako programa berezia prestatu dute. 

Ostegunean emango diote hasiera egitarauari Julio Le Parc artistaren Kuboa eskulturaren aurkezpenarekinBost urtetan eginiko ibilbidea gogoratu eta bere garrantzia azpimarratuko da asteburuan zehar, eta bizi dugun ziurgabetasun garai honetan kultura bere forma guztietan aldarrikatzeko unea izango da. Une ezohiko batean datorren urteurrena da eta bisitari guztien segurtasuna bermatzea izango da Tabakaleraren ardura nagusiena, adierazi dute.

Honela eraikineko 0 solairuan Julio Le Park artistaren Kuboa eskultura egongo da, eta osasun krisiak ahalbidetzen badu Le Parc artista frantziar-argentinar ospetsua Tabakaleran izango da bihar. Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketaren aurkezpena ere burutuko da. 

Honetaz gain, Tabakalerako zinema-aretoa izango da asteburu honetan gune garrantzitsuenetako bat, izan ere, emanaldi berezi batzuk programatu dira; aurkezpenak eta zuzeneko musika izango dituzten proiekzioekin, besteak besteAsteburuan, gainera, ekitaldi gehiago izango dira, hala nola eraikinera bisita gidatuak, mahai-inguruak eta beste hainbat ezusteko.

Urteurrena ospatzeko antolatutako jardueretara sarrera doakoa izango da, baina lekua aldez aurretik eskatu behar izango da. Hona hemen egitarau osoa:

Irailak 10, osteguna

  • 19:00 Ekitaldi instituzionala eta Kuboaren aurkezpena Julio Le Parc artistarekin. (ONLINE)

Irailak 11, ostirala

  • 10:00-21:00 Supraspectives by Quadrature. Instalazioa.
  • 11:00-20:00 Sortwo-ren esku-hartze murala. 
  • 12:00-14:00 | 16:00-21:00 Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez. Erakusketa.
  • 18:00-19:30 Elkarrizketa: Julio Le Parc eta Ana Longoni (ONLINE)
  • 20:00-20:30 Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketaren aurkezpena (ONLINE)
  • 20:30-21:30 Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora. Erakusketa.
  • 21:00-00:00 "... ere erera..." J.A. Sistiagaren esku-hartzea fatxadan. 
  • 22:00 Parasite (Bong Joon-ho, Hego Korea, 2019, 132') zuri-beltzeko bertsioaren estreinaldia.

Irailak 12, larunbata

  • 11:00-20:00 Sortwo-ren esku-hartze murala.
  • 10:00-21:00 Supraspectives by Quadrature. Instalazioa.
  • 10:00-21:00 Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora. Erakusketa.
  • 10:00-21:00 Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez. Erakusketa.
  • 10:00- 11:15 Tabakalera ezagutu: 2deo eta EQZE. Bisita gidatua.
  • 10:30 -12:00 Tabakalera ezagutu: Jon Montero arkitektoarekin. Bisita gidatua.
  • 11:00 -12:15 Tabakalera ezagutu: sortzaileentzako baliabideak. Bisita gidatua.
  • 11:30-13:00 Tabakalera ezagutu: memoria eta Kearen artxibogileak. Hitzaldia.
  • 12:00-13:15 Tabakalera ezagutu: Euskadiko Filmategia. Bisita gidatua.
  • 12:00-12:45 Elkarrizketa: Florian Wüst eta Oier Etxeberria Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketaren inguruan. (ONLINE)
  • 12:30-13:30 Tabakalera ezagutu: Edurne Ormazabal zuzendariarekin. Bisita gidatua.
  • 13:00 Donostia Hiria 55. literatur lehiaketako epaimahaiaren epaia.
  • 16:00-16:45 Kameleoiak gara! Arte biziak: Sableak. Familientzako jarduera. (ONLINE)
  • 16:30-18:00 Tabakalera ezagutu: J.L.Rebordinos (Donostia Zinemaldiko zuzendaria). Bisita gidatua.
  • 17:00-18:30 Tabakalera ezagutu: Medialab. Bisita gidatua.
  • 17:00-17:45 Hiru urtez goitik begira. Malas madres-i agurra. Elkarrizketa. (ONLINE)
  • 17:30-18:30 Tabakalera ezagutu: LABe. Bisita gidatua.
  • 18:00-19:30 Tabakalera ezagutu: Dr. Camino liburutegia. Bisita gidatua.
  • 18:00-18:45 Artea eta zientzia solasaldia: Quadrature eta Silvia Bonoli eta Raul Angulo (DIPC). (ONLINE)
  • 19:00 Handia (Aitor Arregi, Jon Garaño, Espainia, 2017,114') Gonbidatuak: Lourdes Herrasti, Paco Etxeberria, Aitor Arregi eta Jon Garaño. (ONLINE)
  • 19:45-20:00 Ars Electronica Festival konexioa (ONLINE)
  • 20:30-22:00 Kutxa Kontzertuak: Ghost Number. Zuzeneko musika.
  • 21:00-00:00 "... ere erera..." J.A. Sistiagaren esku-hartzea fatxadan. 
  • 22:30 THX 1138 (George Lucas, AEB, 1971, 90') Güiro meets Russiaren zuzeneko musikarekin. Zinema eta zuzeneko musika.