Tabakalerak aurtengo zine-programa prest du
Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak antolatu dute Nosferatu “Zinemaldia 70” zikloa eta 2022ko urtarrila eta abendua bitartean gauzatuko da. Hamabi hilabete horietan 40 film eskainiko dira. Lehen hiruhileko horretan, besteak beste, honako hauen filmak ikusi ahal izango dira: Douglas Sirk, Jean Cocteau, Howard Hawks, Volker Schlöndorff, Margarethe von Trotta, Ingmar Bergman edo Josefina Molina.
Donostia Zinemaldiak hilero proposamen bat programatuko du Zinemaldia + Plus zikloaren bidez. Lehen saioa Jose Perez Ocaña artista andaluziarrari buruzko Ocaña, retrat intermitent (1978), Ventura Ponsek zuzendutako filma izango da. Martxoan Cea mai fericitã fatã din lume / The Happiest Girl in the World Radu Juderen estreinako film luzea proiektatuko da.
Beste aldetik, 2022ko urtarriletik martxora bitartean, Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa izango da.
Tabakalerako zine-programazioaren 2022ko zikloek zine garaikidearen bi izen handi izango ditu protagonista: Christian Petzold zinegile alemaniarra eta Claire Simon zuzendaria.
Gainera, apiriletik uztailera Claire Simon zuzendariaren atzera begirako osoaz gozatu ahal izango da zine-aretoan eta Tabakalerara etorriko da maiatzak 28an. Zuzendariak Vous ne désirez que moi bere azken film luzea aurkeztu zuen Donostia Zinemaldiaren azken edizioan eta, abiapuntu hori aprobetxatuz, Tabakalerak bere film guztiak proiektatuko ditu.
