Tabakalera, zuzendari berri bila

Tabakalera, zuzendari berri bila Ane Rodriguezek zuzendaritza utziko du, eta lehiaketa publikoa antolatuko dute zuzendari berria aukeratzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabakalera-zuzendari-berri-bila/@@download/image/fd.600x0.jpg
2018/12/21
albiste-laburra
Ane Rodriguezek zuzendaritza utziko du, eta lehiaketa publikoa antolatuko dute zuzendari berria aukeratzeko.
Tabakalera, zuzendari berri bila

Tabakalerako kultur zuzendaria izan da Ane Rodriguez sei urtez, eta udaberrian kargua utziko duela iragarri du. Hala,lehiaketa publikoa antolatuko dute zuzendari berria aukeratzeko hurrengo asteetan. Ordezkoak aurreikusitako jarduera planera egokitutako profila izan beharko duela iragarri dute. Gainera, etorkizuneko kultur zuzendaritza indartzeko asmoa jakinarazi dute, eta taldearen parte izango dira Oier Etxeberria arte garaikidearen arloko arduraduna, Victor Iriarte zinema eta ikus-entzunezkoen arloko arduraduna eta Arantza Mariskal Tabakalerako sorkuntza liburutegiaren arduraduna.