SyDNEY

Sydneyko gobernuak ezohiko arazo batekin egin du topo: milaka ganbeluk setiaturik daukate 350 biztanleko herrixka bat. 1840an sartu zuten kolonizatzaileek espeziea kontinentean, eta motordun ibilgailuek ordezkatu zutenetik, desertuan bere kasa ugaldu da, miloi bat buru izateraino. Orain arte ez zuten eragozpenik sortu, baina berotze globalak ekarritako lehortearen ondorioz, gizakien etxaldeetara sartzen hasiak dira, ur bila. Docker River-eko biztanleak laguntzera armadaren helikopteroak bidali ditu gobernuak; 6.000 ganbelu tiroz hiltzea da bururatu zaien irtenbide bakarra.