Sweet Sixteen (Felices dieciseis) ****

Sweet Sixteen (Felices dieciseis) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sweet-sixteen-felices-dieciseis/@@download/image/26p44-4.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ken Loach. Aktoreak: Martin Compston, William Ruane, Annmarie Fulton, Michelle Abercromby. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2002. Iraupena: 106 minutu. 
26.zenbakia
Ken Loach nekaezinak sistema kapitalistari eraso egiten dio beste behin ere salaketa-film errealista latz honetan. Glasgow hiriko auzune pobre batean bizi dira Liam eta bere lagunak. Egoera sozial lazgarriak ez dio Liam gaztetxoari bizitza normala egiten uzten. Beraz, txirotasunetik ihes egin nahian, narkotrafikatzaile hasiko da lanean. Ontziolen krisiak astindutako Greennock hiri eskoziarreko biztanle dira aktore gehienak; aktore ez profesionalak, alegia. Estreinatu zen garaian ia oharkabe pasa zen arren, Ken Loachek azkenaldian filmatutako pelikularik onena da. Gidoi onenaren saria bereganatu zuen Cannesen. Errealista, lirikoa eta gordina oso. Melodrama sozial bikaina da.