Swaziland eta Kubako folklorea Sopelara helduko dira igandean

Sopelako San Pedro jaiak eta Larrabasterrako Karmenak igaro ostean, Foklore Bizian jaialdia helduko da datorren igandean, uztailak 28. Aurtengo gonbidatuak, gainera, Swaziland eta Kubako taldeak izango dira, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldearekin batera.
Larrabasterrako Urgitxieta plaza kolorez, musikaz eta dantzaz jantziko da asteburuan. Iluntzeko 20:30etik aurrera, Afrikatik eta Amerikatik etorritako talde gonbidatuak ariko dira Folklore Bizian jaialdian, eta haiekin batera ariko da baita ere Galdakoko andra Mari Dantza taldea.
Hain zuzen, Swaziland-ko PelePele Foklore Taldea arduratuko da jaialdia zabaltzeaz. Afrikaren hegoaldean dago Swaziland, mendebaldean Mozanbike du mugakide, eta 2003an Larry Mhlangak sortutako konpainiak dantza, musika, antzerkia eta zinea batzen ditu. Hogeita hamar kide inguruk osatzen dute taldea, eta ikuskizun koloretsu eta alaia eskainiko dute, garapen bidean dagoen lurraldeko ondare kulturalaren erakusle. Halaber, txiroen, umezurtzen, aktibista kulturalen eta laguntzarik gabekoen bozeramaile izan nahi dute.
Haien ostean ariko da 1955ean sortutako talde durangarra, Andra Mari Dantza Taldea. Euskal kultura tradizionala bultzatzen eta zabaltzen dihardute, eta ia sei hamarkadako ibilbidean errepertorio luze eta zabala osatzea lortu dute.
Eta azkenik Kubako Camagua Folklore Taldea igoko da eszenatokira. Nahasketa da haien bereizgarria: barrokoa eta tropikala, krioiloa eta afrikarra uztartzen dituen kultura baita haiena, eta Fernando Medrano Vireyaren zuzendaritzapean, tradizio karibetarrera bidaia egiteko aukera izango da igandean. Irribarre zabalak, rollo ona, eta bereziki, oinarri kulturalak ikus eta entzungai.