S.W.A.T. (Los hombres de Harrelson) *

S.W.A.T. (Los hombres de Harrelson) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/swat-los-hombres-de-harrelson/@@download/image/36p52-3.jpg
2003/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Clark Johnson. Aktoreak: Samuel L. Jackson, Colin Farrell, Michelle Rodriguez, Olivier Martinez. Generoa: akzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 117 minutu.  
36.zenbakia
Irudimen krisi latza nozitzen ari da egun Hollywoodeko zinema. Ideia berririk sortzen ez denez gero, telesail zaharren egokitzapen merkeak egitea modan jarri da, antza. Kasu honetan, Harrelson eta haren mutilei iritsi zaie txanda. Narkotrafikatzaile arriskutsu bat Los Angelesko kanpoaldean  dagoen kartzela batera eraman behar du Harrelsonen eliteko polizia taldeak. Bidean, ostera, ezuste ezatsegin askorekin egingo dute topo poliziek. Telesailean ez bezala, neska poliziarik ere aurki daiteke filmean. Aktore talde fina biltzen duen akziozko film kerratua da.