Sutatik uretara

Sutatik uretara https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Sutatik uretara
Katniss Everdeen-en azalean sugarretan ikusi dugu Jennifer Lawrence The Hunger Games eleberri sagaren lau filmetan. Bada aurki, film horietako azken hirurak zuzendu dituen Francis Lawrencen esanetara, ur sakonetan sartuko da. The Dive izenburua izango du filmak eta Audrey Mestre eta bikotekide Francisco Ferrerasen istorioa kontatuko du; apnea urpekaritzan hainbat errekor lortu zituzten. Mestre 2002an hil zen Tanya Streeterrek zuen 160 metroko sakonerako errekorra hausteko saiakera egin zuenean. Filma James Cameronek (Avatar, 2009) ekoitziko du.