Sustraiez blai Ordizian

Datorren larunbatean azaroak 12 Ordiziako plaza nagusian 'Sustraiez Blai 2011' musika jaialdia izango da. Afrikako Bonbino izango da aurten, Sustraiez Blai Kultur Elkarteak antolatu duen hamaikagarren edizioko kontzertu nagusia.
Munduko Kulturen XI. Topaketa antolatu du aurten Sustraiez Blai Elkarteak, eta larunbatean hitzordu esanguratsuak ikusgai izango dira Ordizian. Guztira bost kontzertu izango dira arratsaldeko 18.00etatik aurrera, eta azkenik DJ Taloren esku egongo da musika jartzen.
Euskal Herriak gainotnzeko herriak ezagutzeko bidea musika ikusi du Sustraiez Blai Jaialdiak bere ibilbidean, baina horretaz aparte, zinemari, argazkilaritzari eta dantzari ere, tartea eskaini dio.
Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Garagartza Plazan, La Trocamba Matanussa talde valentziarrak eskainiko duen kontzertuarekin. Balkanetako klezmer eta gypsy musikaren doinuak entzun ahal izango dra kontzertu guztian zehar, baina baita Europako ekialdeko banden bertsioak ere. Hauen ondotik, Dilshad taldearen txanda izango da. Euskal Herriko taldea Donostian sortu zen 2007an eta tribuen dantzak lantzen ditu.
Hurrengo kontzertua gaueko 21:00etan izango da Ordiziako Plaza Nagusian, eta hiru taldek hartuko dute parte. Batetik, Adabegi euskaldunek flamenko eta txalaparta doinuak eskainiko dituzte, Bestetik, Kataluniako Samueliko y los Guailers taldeak, runba zabalduko du jaialdian saltsa, ska, rocka, funka, samba reggea, eta makil flamenkoak baztertu gabe.
Azkenik, aurtengo edizioaren izen nagusiaren txanda izango da, Nigeriako Bonbinorena, besteak beste. Azken honek, basamortuko musika eskainiko du. 01:00etan, berriz kontzertuak amaitzerakoan, DJ Talok jarriko du musika.
Aurtengo berrikuntzen artean, egun guztian zehar herriko alde zaharrean artisautza azoka izango da bertaratuko diren guztientzat.