Sustraiez Blai Jaialdiak munduko musikak ekarriko ditu Zaldibiara

Tomasitoren flamenko fusioa, Color Humanoargentinarren blues-rocka eta Akatz bizkaitarren reggaea izango dira asteburuhonetan Goierrin ospatzen den Jaialdiaren kontzertu nagusiak. Doinu dantzagarriezgain antzerki eta bideo emanaldiak ere eskainiko dira, eta aurreko ekitaldietangertatu bezala jende mordoska biltzea espero da.
Badira bederatzi urte Beasaingo Musikaz BlaiKultur Elkarteak Jaialdia antolatzeari ekin zionetik. Urte guzti hauetan, ondo taxuturiko ibilbide bati esker,bere tokia irabazi du Euskal Herriko musika Jaialdi garrantzitsuenen artean.Eta urterik urte Goierriko herri ezberdin batean eman izan dira kontzertuak,Musikaz Blai Jaialdi ibiltaria baita.
Zaldibiari tokatu zaio aurten, Ordizia,Itsasondo eta Legorretaren ondoren. Larunbatean izango da emanaldi nagusia,21:00etan, bertako antzokian. Festa hirukoitza izango da, hiru kontzertueskainiko baitira elkarren jarraian.
Tomas Romero andaluziarrak flamenko fusioa egiten du. Urte dezentedaramatza esperimentatzen eta denetariko doinuekin nahastu ohi du bere "artea":Rocka, hip hopa, popa, funkya... Flamenko berriaren baitan dezenteko entzutealortu duen abeslaria da, eta Kiko Veneno bezalako artista ezagunekin ere arituizan da elkarlanean. Color Humano talde argentinarra rock klasikoa eta rockblues-a lantzen duen hirukote beteranoa da. 1971tik ari dira elkarrekin jotzenbaina ez dute freskotasunik galdu. Akatzek, berriz, 1992an Bakion sortutakotaldea, eta Karibeko doinu dantzagarrienak eskainiko ditu bere kontzertuan:reggae, dub...
Ostegunean eta ostiralean bideo eta antzerki emanaldi bana ere antolatudituzte giroa berotzen joateko. Ostegunean Checpoint Rock: Canciones dePalestina filma ikusi ahalko da Zaldibiako antzokian iluntzeko 21:00etan. 3,5euro balioko ditu sarrarak. "Los titiriteros de Binefar" taldearen Azeriarenfabula antzezlana, berriz, Ordiziako enparantzan egongo da ikusgai, ostiralean20:00etan. Euskaraz izango da emanaldia.
Kontzertu nagusirako sarrerak 15 eurotan egongo dira salgai. Ordizia,Irizar eta Bodega tabernetan aldez aurretik eskuratu daitezke.
Informazio gehiago nahi duenak honakohelbideetan topatu dezake sarean.