'Sustrai', donostian sortu den zirku garaikideko lehen ikuskizuna

'Sustrai', donostian sortu den zirku garaikideko lehen ikuskizuna ZirKuSS ekimenaren helburua zirkuaren inguruan gero eta eskaintza eta eskari handiagoa zabaltzea da Donostian, eragitea eta erakustea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sustrai-donostiar-esentzia-duen-zirku-garaikideko-lehen-ikuskizuna/@@download/image/sustrai.jpg
2023/11/22
ZirKuSS ekimenaren helburua zirkuaren inguruan gero eta eskaintza eta eskari handiagoa zabaltzea da Donostian, eragitea eta erakustea.
'Sustrai', donostian sortu den zirku garaikideko lehen ikuskizuna

Sustrai izeneko ikuskizun berritzaile hau iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin jolasean arituko da. Arte plastikoaren zuzeneko erakustaldiak eskainiko ditu eta zirku garaikideaz ere gozatu ahal izango da. Guzti hau antolatzeko hiriko sare lokalen laguntzai zan dute: Musikene, ESCIVI, ALFA Historias Hiladas, AEG, JantzizLab, Kutxa Kultur Fundazioa, NODE eta Kontadores Gazte Zentroa. 

Sustrai ikuskizunak zirkua, akrobaziak, dantza eta antzerkia nahasten ditu. Abenduaren 1ean estreinatuko da Gasteszenan eta Egiako Kultur Etxean. Ikuskizun berezi hau bederatzi artistez osatua egongo da. Formatu handiko ekoizpena da muntaia teknikoagatik eta baita prozesuan eta ikuskizunean parte hartu duten profesionalengatik. Parte hartu duten herritarren kopurua ere esanguratsua da. 

Ikuskizun honekin ZirkuSS kolektiboaren helburua gure kulturan errotutako ikuskizun propio bat ekoiztea da. Kalitatea, ikusgarritasuna eta edukia erdigunean jarriz, zirku diziplentan espezializatutako artisten lana erakusteko leihoa izango da. 

Proiektu hau Martx Up! programaren barruan garatu da. Donostia Gazteriak antolatutako ekimen honek, 18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideiak, erronkak eta proiektuak bultzatu eta abian jarri nahi ditu, sormena, autoenplegua eta hiriaren hobekuntza sustatuz. 

Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean aurkitu daitezke hemen