Sushiburritoa, foodien azken asmakizuna

Sushiburritoa, foodien azken asmakizuna Ausartuko zinateke sushia eta burritoa fusionatzen dituen jaki hau probatzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sushiburritoa-foodien-azken-asmakizuna/@@download/image/Utes-Burrito.jpg
2018/01/22
albiste-laburra
Ausartuko zinateke sushia eta burritoa fusionatzen dituen jaki hau probatzen?
Sushiburritoa, foodien azken asmakizuna

Foodien artean moda berri bat jaio da: sushiburritoa. Eta zer da hau? Bada, mexikar burrito bat, barruan japoniar sushia duela. Nahasketa arraroa, ezta?

 

Joera gastronomiko berri hau San Franciscon jaio da, eta azkar zabaldu da mundu osotik. Instagrameko errege ere bihurtu da, nahiko ikusgarria baita. Dastatu dutenen esanetan, osasuntsuagoa da, politagoa eta primerako zaporea dauka!

 

Eta nola egiten da ba? Oso erraz; burrito origanalak ez bezala, haragiaren ordez arraina daramate, eta Chiplote saltsaren ordez, soja.  Onena? Behingoz, sushia eskuekin jateko aukera duzula; on egin!!