Suse linux 8.2

Suse linux 8.2 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suse-linux-82/@@download/image/33p41-1_1368786462.jpg
2003/09/05
erreportajea
Xabier Mtz de Arbulo
Linux sistema operatiboak abantaila ugari eskaintzen dizkio erabileari. Linux 8.2 bertsioari erreparatuko diogu lerrootan, izan ere, erabiltzen erraza denez, Linux sistemetan lehen urratsak emateko oso egokia da. Gainera, doan eskura daiteke.

Linux 8.2 sistemak behar dugun guztia eskaintzen digu. OpenOfficce 1.2 programa eskaintzeaz gain, aplikazio asko ditu: nabigazioa internet-en, fax-en kudeaketa, posta elektronikoa, irudiak tratatzeko eta autoediziorako aplikazio ofimatikoak, jokoak, bideo lanak egiteko MainActor programa, hiztegia, datu basea… Guztia dohainik. Gainera, gure PCan sistema hori sartzeak ez digu inolako buruhausterik emango, instalazioa oso erraza baita.

Abantaila nagusiak
Beste sistema operatiboekin alderatuta, Linux-ek abantaila ugari eskaintzen ditu PCentzako. Esaterako, Windows XP Proffesional delakoaren sistema berdintsua da, baina azken horren trukean, 300 euro ordaindu behar dira gutxienez. Gainera, Windows XP Proffesional erabiliz gero, lanean hasteko programak erosi beharko ditugu derrigorrez. Aldiz, esan bezala, Linux 8.2 dohainik da. (www.suse.de/es helbidetik jaitsi dezakezu). 

Hala ere, diru pixka bat edukita, Suse Linux Officce Desktop bertsioa eros dezakezu. 140 euroren truke, sistema bera, erabiltzaileentzako liburuxka eta behar ditugun programak erosteko aukera dago, tartean StarOffice 6.0. Azken programa horrek, Microsoft Office ezagunaren zerbitzu guztiak eskaintzen ditu. Gainera, Microsoft Office-eko artxiboak erabil daitezke, bateragarriak baitira. 

Linus sistemari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, www.linux.com webgunera jo dezakezu.