Surflim festibalaren lehen olatua Donostian

Surflim festibalaren lehen olatua Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/surflim-festibalaren-lehen-olatua-donostian/@@download/image/20115182285surflimg.jpg
2012/12/13
berria
Surflim festibalaren lehen olatua Donostian
Kontzertuak, pelikulak, argazki eta arte erakusketak eta olatuen gaineko dantza. Ekainaren 3tik 11ra surf kulturaren meka bihurtuko da Donostia. Antolakuntzaileek lehen bi egunetako egitaraua aurreratu dute jada.


Bederatzigarren edizioa du aurtenjaialdiak eta Europa mailan beterano bat bihurtzeko bidea egiten hasia da. Aurtengo berrikuntza nagusia, espazioari dagokionean, San Telmo Museoa izango da. Estreinatu berri den eraikinean hainbat ekitaldi burutuko dira. Eta aurtengo edizioaren gonbidatu nagusia Japoniako surf kultura izango da, herrialde urrun hartako filmak eta argazkiak bertaratuko direlarik.
Berez ekainaren 8tik 12ra bitartean izango da jaialdia; baina, aurretik, ekainaren 3an eta 4an, giroa berotzen hasteko hainbat ekitaldi egingo dira.


Programa


Ekainak 3, ostirala. Surfing Euskadik antolatua Japonia@Surfilm.

17:00etan arratsalde osoz emanaldi jarraia Johnny Abeggen '2 Weeks' eta Christoper Jamesen 'Sufboard' eta 'Anacapa' filmeekin.
19:00etan Yatai Trip-aren taularatzea Takashi Kuribayashiren eskutik.
21:00etan Dotore-ren kontzertua.
22:00etan Takeshi Kitanoren 'A Scene at the Sea' filmaren emanaldia.

Ekainak 4, larunbata. GazteKutxa Gaua, Kursaalaren Terrazetan.

17:00etan Surf kulturaren Azoka. Bertara gerturatzen den sortzaile orori irekia lanak trukatu ahal izateko. Argazkiak, musika, oholak, bitxiak, traste zaharrak eta abar.
19:00etan Kontzertua. Revolutionay Brothers eta Kurando.
22:00etan Zinea. Korduroy.tv-ren bigarren saioa, 'Mex'Cellent Adventure' saileko hirugarren kapituluaren mundu mailako estreinaldia eta Gabi Perezez 'Rodando' film laburra.
00:00etan Soundsistema.

Kartelak Carson-en eskutik



David Carteson artista estatubatuar famatuak egin ditu jaialdiak erabiliko dituen kartel ezberdinak. Munduko surf eta skate aldizkari garrantzitsuenen arte zuzendaria izandakoa da Carson ('Twinworld Skate', 'Boarding', 'Beach Culture', 'Surfer'...) eta Coca-Cola edo Microsoft bezalako erraldoien publizitate kanpainetako burua izandakoa.