Surfilmfestibalaren X. edizioa ekainean

Surfilmfestibalaren X. edizioa ekainean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/surfilmfestibalaren-x-edizioa-ekainean/@@download/image/20124201454surfilm_festibal_1.jpg
2012/12/13
berria
Surfilmfestibalaren X. edizioa ekainean
Surfa eta zinema uztartzen dituen jaialdiak hamarkada bat beteko du aurtengoan, eta data berezia behar bezala ospatzeko asmoz, dagoeneko hasi dituzte prestaketak antolatzaileek. Ekainaren 4tik 10era bitartean egin dute zita Donostian, eta edizio honetan interSEXXYon etxeko film laburren lehiaketa jarri dute abian, surflaririk trebeenek ere beren ekarpena egin dezaten. Zozketak eta surfari buruzko filmak ere ez dira faltako Zurriolako hondartzan.

Surfik erradikalena minutu batean bildurik. Halaxe eskatu dute Surfilmfestibaleko lagunek. Taylor Steele handiari omenaldia egiteko asmoz, minutu bateko film laburren lehiaketa antolatu dute, interSEXXYon izenekoa. Birarik eta mugimendurik ikusgarrienak grabatu eta konprimitu ostean films@surfilmfestibal.com helbidera bidali beharko dituzte lanak parte hartzaileek maiatzaren 12a baino lehen.

Hogei hoberenak finalera pasako dira, eta Surfilmfestibalean, ekainaren 9an, proiektatuko dituzte. Irabazlea aukeratzeko, noski, ZARATAren metodoa erabiliko da: ikus-entzulegoaren artean zarata gehien sortarazten duenak lortuko du lehen saria.

Baina lehiaketa berriaz gain, noski, film proiekzioak ere ez dira faltako Donostiako Zurriola hondartzan. Besteak beste, Axi Muniain surflariaren azken erronka aurkezten duen dokumentala. Izan re, Billabong XXL sarietan izendapena lortu du, eta maiatzaren 4an munduko olatu handienetan aritzen diren surflariekin batera izango da.

Eta gainera...


PUKAS Peter Daniels taula bat zozketatuko dute Festibaleko Facebook-ean sartu eta "Atsegin dut" ematen duzuen guztien artean. Zeren zain zaude?