Surfilm Festibalerako lanak bidaltzeko azken bi asteak

Surfilm Festibalerako lanak bidaltzeko azken bi asteak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/surfilm-festibalerako-lanak-bidaltzeko-azken-bi-asteak/@@download/image/surffilmfestiba_1460719050.jpg
2016/04/15
berria
Surf Film Festibal-en 14. ekitaldia ekainaren 23tik 26ra izango da Donostian, eta oraindik zabalik dute filmak, film laburrak nahiz ingurugiro proiektuak aurkezte epea, maiatzaren 1era arte

Iaz 12.000 lagun eta surfzale baino gehiago bildu zituzten Donostian; Ramon Navarro, Chris Malloy, Kimi Werner, Taro Tamai eta Mark Sutherland bezalakoak ekarri zituzten gurera, eta aurten beste horrenbesteko ekitaldia prestatu nahi dute.

Baina Surf Film Festibal honen 14. ekitaldiaren arrakastarako ezinbestekoa da programa ofiziala film luze, labur eta ingurugiro proiektu interesgarriz hornitzea. Ideiaren bat buruan baduzu, oraindik ere garaiz zabiltza, epeak maiatzaren 1era arte zabalik jarraituko du eta.

Lanek bete beharreko baldintzak:
- 2015eko urtarriletik aurrera egina izatea.
- Surfarekin lotura izatea.
- 20 minutu baino gehiagoko iraupena edukitzea, film luzeen kasuan.
- Gehienez 20 minutuko iraupena izatea, film laburren kasuan.

Lanak aurkezteko bi bide eskaintzen ditu antolakuntzak:
Online egin daiteke films@surfilmfestibal.com helbidera babestutako online kopia baten esteka eta izen emate orria bidalita.
Edota fisikoki, DVD kopia bat euren bulegora bidalita.

Epaimahaiak estreinaldiak hobetsiko ditu bere aukeraketan, baina ez du saririk banatuko, Surf Film Festibala mostra bat baita.