Surf ikastaroak, Bermeon

Surf ikastaroak, Bermeon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/surf-ikastaroak-bermeon/@@download/image/2010624003Surf-Camp.jpg
2012/12/13
berria
Gazte Informazio Zerbitzuak antolatu ditu, Mundakako Surk Eskolarekin batera. Uztailean eta abuztuan izango dira, eta ekainaren 7tik aurrera eman daiteke izena. Ikastaroak bost egunekoak izango dira (10 ordu) eta Laidako hondartzan egingo dituzte.

Ikastaro bakoitzean 20 gaztek parte hartu ahal izango dute eta igeri egiten jakin behar da. Bermeotarrek 60 euro ordaindu behar dituzte eta Bermeokokoak ez direnek, 70.