'SuperShe', luxuzko irla soilik emakumeentzat

'SuperShe', luxuzko irla soilik emakumeentzat Joango zinateke soilik emakumeak onartzen dituen irla batera oporretan? Finlandian posible da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/supershe-luxuzko-irla-soilik-emakumeentzat/@@download/image/supershe-1517935095.jpg
2018/02/19
berria
Joango zinateke soilik emakumeak onartzen dituen irla batera oporretan? Finlandian posible da!
'SuperShe', luxuzko irla soilik emakumeentzat

Bada Finlandian SuperShe izenarekin bataiatutako irla eder bat. Kristina Roth enpresari estatubatuarrak erosi du, eta soilik emakumeak onartzen ditu. Arrazoia? Bertara doazenak beren gorputzean, osatzean eta deskantsuan zentratzea, inolako distraziorik gabe.

 

 

Emakumeei soilik bideratutako oporraldi mota honen helburua ez da gizonak zokoratzea, generoaren araberako meditazio eta lasaitasun giroa sortzea baizik. Rothen esanetan, halako oporraldiak egin izan dituenean emakumeak segituan distraitzen dira gizonen presentziarekin, eta hori ekiditeko helburuz erosi du irla: "Yoga, meditazioa edota bestelako praktika espiritual eta lasaigarriak egiten nituen bakoitzean, inguruko emakumeak segituan hasten ziren gizon erakargarriei begira, beren buruan zentratu gabe. Hori da proiektu honekin lortu nahi dudana; emakumeok gure gorputza eta burua deskantsatu eta energiaz betetzeko espazio bat sortzea".

 

 

Hala, SuperShe emakumeak beren buruarekin aurkitzeko leku seguru, eder eta lasai bat da, paradisu txiki bat. Hamar etxola daude irlan, luxuzko spa bat, eta uztailetik aurrera, yoga, meditazioa, ibilaldiak, kurtsoak, eta mota guztietako ekintzak eskainiko dituzte. Dena den, emakume izateak ez dizu irlarako sarbidea ziurtatzen; Rothek adierazi duenez, ondo begiratuko du bezeroen jatorria, irlako filosofiarekin bat egiten duten edo ez ikusteko. Gainera, etorkizunean baliteke gizonen presentzia ere onartzea. Maletak egiteko prest?