SUPERMOON ***

Zap Mama Afrikako ahots jokoetan oinarritutako taldea da. Musikari dagokionez irekia da, edozein estiloren eragina bereganatzen du eta. Taldea Marie Daulnek sortu zuen 1990ean. Garai bateko Zairen jaioa -Kongoko Errepublika Demokratikoa, gaur egun-, oso gazte zela Belgikara eraman zuten bizitzera (belgikarrek 1908tik 1960ra indarrez ustiatu zuten Kongo). Taldeak sei disko kaleratu ditu, eta guztietan afrikar ahots jokoak eta erritmoak soularekin, reggaearekin, raparekin eta musika elektronikoarekin uztartu ditizte.