Supermanen salbazioa

Supermanen salbazioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/supermanen-salbazioa/@@download/image/2010478316Supermanen_salbazioa.jpg
2012/12/13
berria
Supermanen salbazioa
Warner Bros etxeak Christopher Nolanen eta David S. Goyerren eskuetan utzi du Superman pertsonaiari, Batmanekin egin legez, duintasuna itzultzeko ardura. Nolanek ekoizle eta aitabitxi lanak egingo ditu, eta Goyerrek gidoia idatziko du. Zaldun ilunarekin egin antzera, tonu errealistagoa eman nahi diote altzairuzko gizonari ere. Bestalde, Nolanek baieztatu duenez, anaia Jonathan The Dark Knight (2008) maisulanaren jarraipena idazten hasia da, oso material ona omen dute esku artean eta trilogiarekin etapa bat ixteko asmoa dute.