Supermanen lehena

Superman mundu osoan ezagun egin zuen Action Comics komikiaren lehenengo zenbakiaren ale bat enkantean atera dute ComicConnect webgune estatubatuarrean, eta 2,16 milioi dolar (1,64 milioi euro) ordaindu dituzte bere truke! Atarian bertan historiako komikirik garrantzitsuena bezala aurkeztu zuten. Uste dute, orotara, halako 100 ale daudela mundu osoan.