Superman Returns ***

Komikietako superheroiei buruzko
pelikuletan buru-belarri murgilduta dabil The
Usual Suspects apartaren egilea azken sasoi honetan. X-Men eta X- Men 2 filmak
errodatu eta gero, Altzairuzko Gizonaren abentura berriarekin datorkigu Bryan
Singer zinemagilea. Kanpoan bost urte luze eman eta gero, Lur planetara itzuli
da Superman. Gauzak arras aldatu dira, ordea. Lois Lane neska-lagun ohiak haur
bat du eta ezkontzear da. Lex Luthor zitala, berriz, Metropolis hiriko gaizkile
arriskutsuena bihurtu da eta munduari mehatxu egin dio. Hori gutxi balitz
bezala, Supermanen aurka ere mendekua hartu nahi izango du. Eszena ikusgarriz
jositako film entretenigarria den arren, arimarik ez du. Txukuna da, baina
hotzegia.