Super ilargi urdina ikusteko prest?

Super ilargi urdina ikusteko prest? Gaur gauean, begiratu zerura! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/super-ilargi-urdina-ikusteko-prest/@@download/image/super-blue-blood-moon-MOREMOON1217.jpg
2018/01/30
berria
Gaur gauean, begiratu zerura!
Super ilargi urdina ikusteko prest?

152 urte igaro dira azkenekoz odolezko super ilargi urdin bat zeruan agertu zenetik, eta gaur, hilak 30, fenomeno honetaz gozatzeko aukera duzu. Baina, zer da odolezko super ilargi urdina? Eta non ikusiko da?

 

Super ilargien serieko hirugarrena da gaur gauean ikusiko duguna; ilargia Lurraren orbitatik gertuen dagoen unean agertuko da, eta ohi baino %14 distiratsuago ikusiko dugu. Eta urdinarena? Zoritxarrez, ez du kolore urdinik hartuko; urteko bigarren ilargiari jartzen zaion ezizena da ilargi urdina.

 

Urdina ez, baina gorria ikusten baduzu, ez larritu; gaurko gauean, Lurrera gerturatzeaz gain, ilargi eklipse bat gertatuko da, urteko lehena (beste bat egongo da uztailaren 27an). Horrela, Lurrak ilargiari itzala egiten dion bitartean, kolore gorrixka hartuko du; horri deitzen zaio odolezko ilargia.

 

Eta zeinek gozatu dezake naturaren ikuskizun honetaz? Batez ere, Ipar Amerikako biztanleek ikusi ahalko dute; handik bazabiltza, zelako zortea zurea! Gurean, eklipsea ez da ikusiko, baina lasai, odolezko ilargia inoiz baino distiratsuago agertuko baita gure zeruetan! Beraz, adi gauean zeruari, hodeiek uzten badigute, sekulako fenomeno naturalaz gozatzeko aukera izango dugulako!