“Super disko”

“Super disko” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/super-disko/@@download/image/33p14-2.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
33.zenbakia
“Super disko”
Ehundaka disko bilduma kaleratzen dira urtean “disko musika” izenarekin. Baina, kontuz, musika industriaren ohian basati eta arriskutsuan, arreta handiz begiratu behar zaio erosi nahi denari. Disko musikarekiko, oro har, dugun ezjakintasunaz baliatuta, zabor asko saltzen digute, eta zabor saltzaileen atzaparretatik ihes egiten ikasi behar dugu. Disko musikaren topikoak gainditu eta musika honen mamia dastatu nahi duenarentzat, aukera aproposa da New York-eko Harlem auzoan errotutako P&P Records disketxearen bilduma hau. Itzalean, erredurarik ez.