Super ahoa

Super ahoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/super-ahoa/@@download/image/20101234883Super_ahoa.jpg
2012/12/13
berria
Super ahoa
Guinness Records liburuak irudi ikusgarriak oparitzen dizkigu aldiro-aldiro. 2011koan Francisco Domingo Joaquim angolarrak tartea edukiko du, berea baita munduko ahorik handiena. 16 zentimetro alderik alde! Pentsa, 20 urteko gazte hau 330ml-ko lata oso-osorik hortz artean sartzeko gai da! Antza denez, YouTube bidez zabaldu du bere dohain bereziaren berri eta bere "ametsa" egi bihurtzea lortu du. Zeinek nahi du bere muxurik?